Cargando Eventos

« Todos los Eventos

XVI. ANDOAINGO ROCK JAIALDIA – NAFARROA PLAZA – ANDOAIN

15 de junio ~ 12:00

GRATIS

Ya está aquí la 16ª edición del Andoaingo Rock Jaialdia !!!

Después de una inmensa celebración por sus 15 ediciones, Andoaingo Rock Jaialdia vuelve con más fuerza e ilusión el próximo sábado 15 de junio con un cartel formado por grupos jóvenes y emergentes de la escena local e internacional.

Para esta 16ª edición contaremos con bandas de Reino Unido, Países Bajos, Francia y Euskal Herria: Goat Girl, The Bug Club, Tramhaus, Howlin’ Jaws, Pinpilinpussies, Ithaka, Amorante, Indabe y Munlet Plays Devo.

Las británicas Goat Girl, emblema del sello Rough Trade, encabezan una edición con una coherente mezcla de estilos: noise-rock, pop-rock juguetón, postpunk desinhibido y una buena dosis de fresco garaje sesentero.

El programa “Aperitif” inaugurará el festival al mediodía y contará con una amplia participación guipuzcoana que ofrecerá sonidos pop-rock, electrónica loca y rock experimental.

Así mismo, y como nos gusta el tardeo, habrá una sesión de pinchadas de lujo en Goikoplaza que detallaremos próximamente.

Nos vemos el 15-J, en Andoain, y GRATIS.

Iada hemen dago XVI. Andoaingo Rock Jaialdia !!!

Andoaingo Rock Jaialdia indar eta ilusio handiagoarekin itzuliko da datorren ekainaren 15ean, larunbatarekin. Kartela hazten zein hasten dauden taldez osaturik dator, nazioartekoak nahiz tokikoak.

16. edizio honetarako Erresuma Batua, Herbehereak, Frantzia eta Euskal Herriko taldeak izango ditugu: Goat Girl, The Bug Club, Tramhaus, Howlin’ Jaws, Pinpilinpussies, Ithaka, Amorante, Indabe eta Munlet plays Devo.

Goat Girl britainiarrak, Rough Trade zigiluaren ikurra, estilo nahasketa koherente baten edizio buru dira: noise-rocka, pop-rock jostagarria, postpunk desinhibitua eta garaje freskoaren dosi on bat.

«Aperitif» programak eguerdian inauguratuko du jaialdia, eta Gipuzkoako partaidetza zabala izango du, pop-rock, elektronika eroa eta rock esperimentala entzunez.

Halaber, eta tardeoa gustatzen zaigunez, Goikoplazan luxuzko DJ saio bat egongo da, laster zehaztuko duguna.

Ekainaren 15ean, Andoainen, eta DOAN.

GOAT GIRL

Goat Girl es un grupo afincado en el sur de Londres que forma parte del sello Rough Trade. Desde su rabioso debut homónimo Goat Girl (2018) y pasando por el escapista mundo de su segundo trabajo On All Fours (2021), ambos producidos por Dan Carey, las multi-instrumentistas y compositoras Lottie Pendlebury, Rosy Jones y Holly Mullineaux han avanzado progresivamente hasta adentrarse en su periodo más confiado y seguro de sí mismo. Este año Goat Girl presentará su tercer álbum Below the Waste (2024), producido junto con John “Spud” Murphy (productor de Cavalcade de black midi y de False Lankum de Lankum, el grupo irlandés nominado a los Mercury), un trabajo confiado y maduro que mantiene al mismo tiempo un juguetón sentido de la curiosidad y del asombro. Ahondando profundamente en los extremos de su distintivo sonido, Below the Waste gira entorno al noise-rock expansivo, un delicado folk experimental, synth-pop agradable y todo lo que haya en medio. Su combinación única de estilos y métodos de grabación poco ortodoxos es un testimonio de su nuevo estilo de producción colaborativa.

Desde el punto de vista temático, el absurdo de nuestro entorno cada vez más distópico se expone a través del realismo mágico de las letras de Lottie, a menudo poniendo lo surrealista y lo dolorosamente relatable uno al lado del otro. El disco transmite el deseo de imaginar un futuro que deseche las estructuras opresivas y, a su vez, nos haga plantearnos cómo sería ese mundo.

El grupo realizará una breve gira en marzo de 2024, que incluirá un concierto en Londres, en el ICA, y una gira por las tiendas de discos con motivo del lanzamiento del álbum. Pronto anunciarán una extensa gira que las llevará por todo Reino Unido y la UE.

Goat Girl Londres hegoaldean bizi eta Rough Trade diskoetxeko kide den taldea da. Goat Girl (2018) izen bereko lan amorratuarekin hasi eta On All Fours (2021) bigarren lanaren mundu eskapista argitaratu zituztenetik, biak ala biak Dan Careyk ekoiztuta, Lottie Pendlebury, Rosy Jones eta Holly Mullineaux musikagile eta instrumentista anitzek pixkanaka aurrera egin dute, beren buruarekiko konfiantzarik eta segurtasunik handienean murgildu arte. Aurten, Goat Girlek hirugarren diskoa aurkeztuko du, Below the Waste (2024), John «Spud» Murphyrekin batera ekoiztua (black midi-ren Cavalcaderen eta Lankum-en False Lankumen ekoizlea). Bere soinu bereizgarriaren muturretan sakonduz, Below the Waste noise-rock hedakorraren ingurukoa da, folk esperimental delikatua, synth-pop atsegina eta tartean aurki dezakegun guztia. Beraien estiloen konbinazioa bakarra da, beraien grabazio moduak ez oso ortodoxoak, hori guztia taldearen egungo ekoizpen estilo kolaboratiboaren testigantza da.

Gaien ikuspuntutik, gero eta distopikoagoa den gure inguruneko absurdua azaltzen da Lottieren letren errealismo magikoaren bidez, askotan surrealista eta mingarriro kontagarria bata bestearen ondoan jarriz. Diskoak egitura zapaltzaileak baztertuko dituen eta, aldi berean, mundu hori nolakoa izango den plantearaziko digun etorkizuna irudikatzeko nahia transmititzen du.

Taldeak bira labur bat egingo du 2024ko martxoan. Kontzertu bat emango du Londresen, ICAn, eta disko dendetan bira bat egingo du albuma merkaturatzeko. Laster bira luze bat iragarriko dute Erresuma Batuan eta EBan osoan zehar.

THE BUG CLUB

Imagina que Jonathan Richman se comprara un amplificador muy grande y una máquina del tiempo y se encontrara en algún lugar de la recopilación Nuggets. O que Ray Davis se juntara con Sterling Morrison, se aficionara a The Minutemen y acordara que las canciones no debían durar más de dos minutos. Entonces, tal vez, estés casi en el punto de partida de este trío galés llamado The Bug Club.

El trío creativo formado por Sam Willmett (guitarra/voz), Tilly Harris (bajo/voz) y Dan Matthew (batería) formó The Bug Club en 2016 en el poco conocido semillero de rock n’ roll que es Caldicot, Monmouthshire. Después de actuar sin descanso en su área local, The Bug Club fueron recogidos por Bingo Records y lanzaron su primer single “We Don’t Need Room For Lovin” en febrero de 2021. Desde entonces, Marc Riley, el creador de gustos de la BBC 6 Music, lo ha reproducido varias veces a la semana. A esto le siguió el anuncio del próximo EP “Launching Moondream One”, así como el lanzamiento del segundo single “Checkmate”, con el que también consiguieron repercusión radiofónica. La banda, que es ante todo un grupo de directo, graba rápidamente como grupo, capturando la energía y el sonido de los conciertos que les hacen tan populares en el circuito de directos.

The Bug Cub no han parado de llenar las salas de todo Reino Unido, y este último año han conseguido girar por Europa con una exitosa acogida de público. Gracias a sus melodías power-poperas acompañados por unas guitarras rockeras y garajeras, la banda recuerda a grupos como The Soft Boys, The Kinks, Moldy Peaches o The Modern Lovers.

Imajinatu Jonathan Richmanek anplifikadore handi bat eta denbora-makina bat erosi zituela eta Nuggets bildumako lekuren batean aurkitu zela. Edo Ray Davis Sterling Morrisonekin elkartzea, The Minutemen-ekin zaletzea eta abestiek ez zutela bi minutu baino gehiago iraun behar adostea. Listo, Galestik datorren The Bug Club izeneko hirukote honen abiapuntutik gertu zinateke.

Sam Willmettek (gitarra/ahotsa), Tilly Harrisek (baxua/ahotsa) eta Dan Matthewk (bateria) hirukoteak The Bug Club sortu zuen 2016an, Monmouthshire eskualdeko Caldicot rock n ‘roll hazitegian. Atsedenaldirik gabe aritu ondoren, Bingo Records-ek jaso zituen eta «We Don ‘t Need Room For Lovin» lehenengo singlea kaleratu zien 2021eko otsailean. Ordutik, Marc Riley, BBC 6 Musicek astean behin baino gehiagotan jarri izan du. Horren ondoren, «Launching Moondream One» EPa iragarri zen, eta «Checkmate» bigarren singlea atera zen. Horrek ere oihartzuna izan zuen irratian. Zuzeneko taldea da, batez ere, eta azkar grabatzen du, zuzeneko zirkuituan hain ezagunak egiten dituzten kontzertuen energia eta soinua islatzeko.

The Bug Cub taldeak Erresuma Batuko aretoak etengabe bete ditu, eta azken urte honetan Europan barna biratzea lortu du, ikusleen harrera arrakastatsuarekin. Power-pop doinuei esker, rock eta garaje-gitarrek lagunduta, taldeak The Soft Boys, The Kinks, Moldy Peaches edo The Modern Lovers bezalako taldeak ekartzen dizkigu gogora.

TRAMHAUS

Tramhaus es la atrevida sensación postpunk de la inquieta y siempre innovadora ciudad de Rotterdam. En el transcurso de su relativamente corta existencia, Tramhaus ha conseguido hacerse un nombre mucho más allá de las fronteras de su ciudad natal. Marcados por su experiencia alegre y enérgica, la banda ha demostrado ser capaz de transmitir este mensaje tanto en directo como en grabaciones. La música de Tramhaus parece la banda sonora de una historia vivaz, misteriosa y peligrosa. No hay espacio para echarse atrás, ya que la banda te lleva con ellos en una carrera de aceleración llena de emociones y euforia impulsada por canciones ágiles y ardientes mezcladas con tonos frágiles y abstractos. Todo este espectáculo está alimentado por la relación casi simbiótica entre los cinco miembros de la banda.

Con 4 singles y un EP publicados por el sello independiente Subroutine Records, el cuarteto emergente de Rotterdam ha triunfado en festivales como Grauzone, Les Vieilles Charrues, Levitation France, Best Kept Secret, o el mítico Lowlands Festival. Sus directos contundentes han logrado elogios y comparaciones con míticas bandas como IDLES o Viagra Boys. Las letras de sus canciones se sitúan entre la sátira social y el humor absurdo, demostrando así un evidente compromiso social, como en el tema “Make It Happen”, himno militante anti-capitalista. Para el verano de 2024, entre otras docenas de fechas, actuarán en codiciados festivales europeos como Paredes de Coura en Portugal, Primavera Sound en España, Fusion en Alemania, Binic Folks Blues Festival en Francia y Release Athens, compartiendo escenario con Pulp, The Smile y Ride. Trabajando actualmente con un equipo internacional, el álbum debut de Tramhaus The First Exit saldrá a la venta en septiembre, a través de Subroutine Records. Al lanzamiento le seguirá una gira europea de presentación en otoño por diez países.

Tramhaus Rotterdam hiri urduri eta beti berritzailearen postpunk sentsazio ausarta da. Bere bizitza labur samarrean zehar, Tramhausek bere jaioterriko mugetatik haratago izen bat hartzea lortu du. Bere esperientzia alai eta kementsuak markatuta, taldeak mezu hau zuzenean zein grabazioetan transmititzeko gai dela erakutsi du. Tramhausen musikak istorio bizi, misteriotsu eta arriskutsu baten soinu-banda dirudi. Ez dago atzera egiteko tarterik, taldeak beraiekin eramaten baitzaitu emozioz eta euforiaz betetako azelerazio-lasterketa batean, tonu hauskor eta abstraktuekin nahastutako kantu arin eta sutsuek bultzatuta. Taldeko bost kideen arteko harreman ia sinbiotikoak Ikuskizun hori elikatzen du.

Subroutine Records disketxe independenteak argitaratutako 4 single eta EP batekin, Rotterdameko laukote berriak arrakasta lortu du Grauzone, Les Vieilles Charrues, Levitation France, Best Kept Secret edo Lowlands Festival bezalako jaialdietan. Bere zuzeneko trinkoek IDLES edo Viagra Boys bezalako talde mitikoekin konparazioak eta hainbat laudorio lortu dituzte. Beraien abestien hitzak satira sozialaren eta umore absurduaren artean kokatzen dira, eta, horrela, konpromiso sozial nabarmena erakusten du, «Make It Happen» himno militante anti-kapitalistan bezala. 2024ko udarako, beste dozenaka dataren artean, Europako hainbat jaialditan arituko dira: Paredes de Coura Portugalen, Primavera Sound Espainian, Fusion Alemanian, Binic Folks Blues Festival Frantzian eta Release Athens, Pulp, The Smile eta Ride taldeekin batera. Gaur egun, nazioarteko lan-talde batekin kolaboratzen ari dira, Tramhaus The First Exit taldearen lehenengo albuma irailean jarriko da salgai, Subroutine Records-en bitartez. Aurkezpen bira europarra egingo dute udazkenean hamar herrialdetan zehar.

HOWLIN’ JAWS

Puede resultar difícil de creer, pero Howlin’ Jaws, formados en 2015, es una banda francesa del siglo XXI que reivindica los sonidos musicales del rock’n’roll de los 60 y, más concretamente, de los Kinks y los Beatles.

Tras un álbum de debut indeleblemente impregnado de la música hecha casi 6 décadas antes, los franceses más anglófonos regresan en 2023 con su tercer larga duración: Half Asleep Half Awake. Grabado en Londres en los estudios Toe Rag de Liam Watson (White Stripes), este segundo álbum suena aún más logrado y aventurero, impulsando a la banda hacia una esfera mucho más psicodélica. La música recuerda a Revolver y a su experimentación con el sonido. De las baladas a la histeria, Howlin’ Jaws continúan su aventura, abrazando un sonido moderno.

Zaila izan daiteke sinestea, baina Howlin’ Jaws 2015ean, hau da, XXI. mendean, sortutako talde frantsesa da, 60ko hamarkadako rock’n’rollaren eta, zehazkiago, Kinks eta Beatlesen musika soinuak aldarrikatzen badituzte ere.

Ia 6 hamarkada lehenago egindako musikaz blaitutako estreinako album baten ondoren, frantses anglofonoenak 2023an itzuliko dira hirugarren iraupen luzearekin: Half Asleep Half Awake. Londresen Liam Watsonen (White Stripes) Toe Rag estudioetan grabatua, bigarren album hau are arrakastatsuagoa eta abenturazaleagoa da, taldea askoz ere esfera psikodelikoago baterantz bultzatuz. Musikak Revolver eta soinuarekin egindako esperimentazioa gogorarazten du. Baladetatik histeriara, Howlin’ Jawsek bere abenturarekin jarraitzen du, soinu moderno bat besarkatuz.

PINPILINPUSSIES

Raquel y Ane se conocieron creando. 2 mentes veloces, inquietas y apasionadas que comparten mucho más que afición por la música. Desde su primer EP autoeditado «80/B», PINPILINPUSSIES han hecho crecer su directo con muchos conciertos (¡más de 100 y con una pandemia de por medio!) y compartiendo escenario con multitud de bandas que no han conseguido, por ahora, quitarles su obsesión por Courtney Barnett.

Y es que así se definen ellas: «Rollo Lo-Fi. Algo de Sleater-Kinney, algo de Bikini Kill, pero más chill. Añádele un poco de Courtney Barnett. Garage-pop con actitud postpunk. Canciones para hacer pogos con alguna balada. Sonido crudo y tal.» En plena crisis por el COVID componen los 13 temas que forman parte de Hipocondría, su segundo disco, editado por Aloud Music en 2022, en el que dan un paso de gigante en la búsqueda del hit perfecto. Con él hacen Primavera Sound, BIME, Madcool, giran con Pup o The Psycothic Monks, abren para Protomartyr… y ahora nos presentan su nuevo sencillo “Todo saldrá mal”, salvajes, crudas e incendiarias, nos demuestran una vez más que están en su mejor momento.

En junio de 2023 editan “EZ/NO”, un EP Digital que contiene 3 canciones en 3 lenguas diferentes: euskera, castellano y catalán. Pinpilinpussies mantienen su imparable ritmo ya que cuando no están arriba del escenario están editando canciones. El single y video del EP, llamado “Todo saldrá mal”, nos las muestra más salvajes, crudas e incendiarias, y nos demuestra una vez más que están en su mejor momento.

Raquelek eta Anek sortzen ezagutu zuten elkar. 2 buru bizkor, urduri eta grinatsu, musikarako zaletasuna baino askoz gehiago partekatzen dute. «80/B» lehen EP autoargitaratuta, PINPILINPUSSIESek kontzertu askorekin hazi dute beren zuzenekoa (100 baino gehiago eta pandemia batekin tartean!), eta oraingoz agertokia partekatu dute Courtney Barnettekiko duten obsesioa kentzea lortu ez duten talde askorekin.

Izan ere, honela definitzen dira: «Rollo Lo-Fi. Sleater-Kinneyren zerbait, Bikini Killen zerbait, baina txill gehiago. Gehitu Courtney Barnett pixka bat. Garage-popa postpunk jarrerarekin. Pogoak egiteko abestiak baladaren batekin. Soinu gordin eta halakoa.» COVIDak sortutako krisi betean, Hipocondría bigarren diskoa osatzen dituen 13 kantuak idatzi zituzten. Aloud Music-ek argitaratu zuen, 2022an, eta hit perfektuaren bilaketan aurrerapauso handia eman dute. Berarekin egiten dute Primavera Sound, BIME, Madcool, eta Pup edo The Psycothic Monksekin biratzen dute, Protomartyr-entzat irekitzen dute… eta orain beren single berria aurkezten digute, «Dena gaizki aterako da», basatiak, gordinak eta su-eragileak, beste behin ere erakusten digute beren onenean daudela.

2023ko ekainean «EZ/NO» argitaratu zuten, 3 abestiz osatutako EP digitala, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez. Pinpilinpussies taldeak erritmo geldiezina mantentzen du, eszenatokiaren gainean ez daudenean abestiak editatzen ari baitira. EPren single eta bideoak, «Dena gaizki aterako da» izenekoak, basatiago, gordinago eta sutsuago erakusten dizkigu, eta, berriz ere, bere onenean daudela erakusten digu.

ITHAKA

Ithaka se ha sumergido en un mar de sonidos oscuros y melancólicos. En su último disco el grupo Guipuzcoano se mueve en diferentes géneros como el alt-rock, stoner, post-punk y post-rock. Grupos como Muse, Joy Division, Belako, Lukiek y Wolf Alice han sido los que han influenciado este primer largo de Ithaka. Firmes baterías, riffs melódicos de bajo, guitarras, a veces atmosféricas otras con riffs más duros, enérgicos teclados y las melancólicas voces han marcado el rumbo del primer disco de Ithaka. Las canciones del grupo hablan sobre una sociedad sin esperanza y sus letras llenas de metáforas ponen en primer plano la búsqueda de una misma y los problemas sociales.

Ithaka proviene de la escena Gipuzkoana, concretamente de los pueblos Orio y Zarautz. El grupo está formado por cuatro jóvenes del 2004: Josune Freire (batería), Eneko Eizagirre (bajo), Arantza Igartua (guitarra) eta Leire Olariaga (voz y teclado). En el 2022 fueron ganadores del premio del público de Gaztea Maketa Lehiaketa, y en 2023 han sido seleccionados para el circuito Katapulta Tour Guipuzkoa.

Ithaka soinu ilun eta melankolikoen itsasoan murgildu da. Biluzten izeneko lana aurkeztera datoz. Disko berri honetan, alt rocka, stonerra, post-punka edo post-rocka bezalako generoetan mugituko da laukote Gipuzkoarra. Muse, Joy Division, Belako, Lukiek edota Wolf Alice bezalako taldeak izan dira Ithakaren lehen lan luzea bideratu duten eraginak. Bateria finkoak, baxu riff melodikoak, atmosferak eta riff gogorragoak osatzen dituzten gitarrak, energia ematen duten teklatuak eta ahots melankolikoek osatzen dute diskaren nondik norakoa. Post-covid garaian sortutako talde honen kantuak, esperantza eta helduleku finkorik gabeko gizarte baten inguruan mintzatzen dute, metaforaz jositako lerroak, nork bere buruaren bilaketa eta arazo sozialak lehen planu batean jartzen dituzte.

Ithaka, sortzen ari den Gipuzkoar kostaldeko eszenatik dator, Orio eta Zarautz herritatik. 2004 urtean jaiotako lau gaztek osatu zuten taldea 2021ean: Josune Freire (bateria), Eneko Eizagirre (baxua), Arantza Igartua (gitarra) eta Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua). 2022.urtean Gaztea Maketa Lehiaketako entzunleen saria irabazi zuten. Bestalde, 2023. urtean Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitoan hautatuak izan dira. Baita Villasound Tourreko irabazleak ere, honen harira 4 kontzertu eman dizute maila nazionalean.

AL MEDIODÍA «APERITIF» EGUERDIAN

AMORANTE

Amorante es el proyecto de Iban Urizar (Elgoibar 1975). Desde 2014 está dando actuaciones y creando música. Utiliza como asidero la música que sale del pueblo, arranca de raíz los diferentes orígenes de la música para luego poder cantar desde las entrañas. Del pueblo, de la raíz y de las entrañas nace la música de Amorante. Este músico puede tocar la trompeta para pintarlo todo de negro, cantar una copla con el autotune para invocar el espíritu de su tío, o impregnarlo de electrónica para recordar palabras olvidadas hace tiempo. Los lejanos ecos traen el origen de su música, pero el viento actual sopla en su cabeza, garganta y labios.

Ha publicado 4 LPs y cuenta con colaboraciones con artistas de la talla de Niño de Elche, Mursego o Xabier Erkizia. Su nuevo disco Harri Herri Har (2023) sigue la senda de los anteriores mezclando la improvisación, la versatilidad y la vanguardia y cuenta con colaboraciones de ODEI, Los Sara Fontan o Elle Belga. Amorante ha girado por las principales capitales de Euskadi y por numerosas salas del circuito nacional.

Amorante, Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da. 2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal izateko. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da amoranteren musika. Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat autotunearekin abestu dezake osabaren ispiritua inbokatzeko, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urruneko oiartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan.

4 LP argitaratu ditu eta Niño de Elche, Mursego edo Xabier Erkizia bezalako artistekin kolaborazioak ditu. Harri Herri Har (2023) disko berriak aurrekoen bideari jarraitzen dio inprobisazioa, aldakortasuna eta abangoardia nahastuz, eta ODEI eta Sara Fontan taldeen kolaborazioak ditu. Amorantek Euskadiko hiriburu nagusiak eta zirkuitu nazionaleko areto ugari zeharkatu ditu.

INDABE

INDABE nació en el barrio del Antiguo de Donostia. Al principio, era un grupo de tres chicas que tenían ganas de tocar juntas, y en el año 2021 formaron un cuarteto con el objetivo de llevar el grupo a otro nivel. Después de pasar alrededor de dos años tocando en las fiestas y gaztetxes de Guipúzcoa, sacaron su primera maqueta, “Noiz arte?”, en Julio de 2023. Con seis canciones del estilo pop-rock, este trabajo autoproducido aflora las vivencias y sentimientos de jóvenes de 19 años. Acaban de sacar “Azaletik”, una canción que marcará el inicio de un nuevo camino para el grupo.

Actualmente, continúan su camino como trío. El grupo lo componen: Uxue Estrada (voz y guitarra), Nora Azurza (bajo) y Peru Blanco (batería).

Vienen con ganas de poner el foco en su propio estilo. De la mano de su nuevo single que ha supuesto un gran salto a nivel de calidad y madurez, quieren descubrir y enseñar lo que es Indabe, con el anhelo de hacerse un hueco en el panorama de la música vasca.

INDABE taldea Donostiako Antigua auzoan jaio zen. Elkarrekin musika jotzeko gogoa zuten hiru nesken taldea zen hasieran eta 2021 urtean laukote moduan elkartu ziren taldea beste maila batera eramateko asmotan. Bi urtetan Gipuzkoako gaztetxe eta festetan jotzen aritu ondoren, 2023ko Uztailean lehen maketa atera zuten: “Noiz arte?”. Lana hau, pop-rock musika estiloa duten sei abestiz osatuta dago, 19 urteko gazteen bizipen eta sentimenduak azaleratzen ditu eta autoekoiztuta dago. “Azaletik” atera berri dute, taldearentzat bide berri baten hasiera markatuko duen abestia.

Orain, hirukote bezala jarraituko dute beraien bidea, taldea osatzen dute: Uxue Estrada (ahotsa eta gitarra), Nora Azurza (baxua) eta Peru Blanco (bateria).

Taldekideak hemendik aurrera haien estilo propioan fokua jartzeko gogoarekin datoz; kalitate eta heldutasunean izugarrizko saltoa izan den azken singlearen eskutik. Indabe zer den deskubritu eta erakusteko irrikitan daude, Euskal Musikaren panoraman haien lekua egiteko irrikitan.

MUNLET plays DEVO

Munlet es un dúo ElectroPunk formado por Anita Pérez Lady Fingers (voz, sintetizador, theremin) e Ina Saint-Gerons Herr Professor (guitarra, teclados, programaciones) formado en 2003. Después de innumerables conciertos, premios y de haber publicado cinco discos grandes, en 2023 se edita su ultimo artefacto, Munlet Plays Devo (Family Spree Recordings), trabajo en el que rinden tributo al grupo de Akron, Ohio, Devo, una de sus más grandes influencias que al igual que ellos combinan electrónica, rock, y experimentación en un coctail explosivo con el que celebran sus 20 años en escena.

Anita Lady Fingers (ahotsa, sintetizadorea, theremin) eta Ina Herr Professor (kitarra, teklatuak, programazioak) Munlet sortzen dute 2003an. Urtetan zehar hainbeste kontzertu eman, sari jaso, eta disko grabatu eta gero, Munlet Plays Devo kaleratzen dute 2023 urtean Family Spree Records sigiluan, Hemen Ohioko taldea aldarrikatzen dute eta hauekin batera arrakasta osoz nahasten dute rock, elektronika eta experimentazioa bere 20garren urtea oholtzetan ospatzeko.

…Y DESPUÉS DEL PROGRAMA APERITIF:
…ETA APERITIF PROGRAMA ONDOREN:

SESIÓN DE DJs DE LUJO en GOIKOPLAZA
LUXUZKO DJ SAIOA GOIKOPLAZAn

Detalles

Fecha:
15 de junio
Hora:
12:00
Precio:
GRATIS
Página Web:
www.andoaingorockjaialdia.com

Organizadores

Bloody Mary Discos y Producciones
Andoaingo Udala

Lugar

Plaza Nafarroa
Nafarroa Plaza
Andoain, 20140 España
+ Google Map