BLOODY Mary
c/ Cipriano Larrañaga, 9
20302 IRUN (Gipuzkoa)
Tlfno: 943 61 43 60
e-mail
contraseña
 
22/04/2017
THE BLIND SHAKE + THE LOOKERS

 THE BLIND SHAKE + THE LOOKERS: Maiatzak 19 Mayo. Kutxa Kultur Kluba-Donostia.

          THE BLIND SHAKE + THE LOOKERS
  Maiatzak 19 Mayo Kutxa Kultur Kluba-Tabakalera
                   10€ anticipada 12€ taquilla
https://tickets.kutxabank.es/ES/description/?id=9441&site=631
                             20H:00

                           THE BLIND SHAKE

Jatorriz Minneapolisekoak dira, Babes In Toyland, Dillinger Four izugarrien edo Hüsker Dü handien sorlekukoak, hain zuen ere. 
Psych-surf hirukote hau ikaragarria da: jarrera itzela, batería-jotzaile itzela (aukera izango balu, domina lortuko luke olinpiadetan)… Gure tinpanoek MC5en moduko taldeekin birjintasuna galdu zuten unea ekartzen digute gogora.
10 urte baino gehiago daramatzate eszenatokien barruan nahiz kanpoan lezioak ematen, eta horrek AEBetako punk-surf estiloko talde onenen artean kokatu ditu.
 
"The Blind Shake, aldi berean, espazialak, futuristak eta basatiak dira: zeure etxe barruko patioan antolatu duzun surf-punk festa minimalista eta estralurtar baten antza du. Gitarra barítonoa, reverb tona bat eta domina olinpikoa merezi duen batería-jotzailea.”- SF Weekly

Jim eta Mike Blaha anaiek gidaturik, Dave Roper laguna baterian dutela, hirukote hau underground estatubatuarraren zutabeetako bat izan da hainbat urtetan. Sei disko, makina bat single-n ondoren, eta Michael Yonkers zein John Reis (RFTC, Hot Snakes...) bezalako ur handiko arrainekin elkarlanean ari izan ostean, taldeak zein baino zein kantu itzelagoak sortzen eta askok nahiko luketen bidea jorratzen jarraitzen du. 
 
AEBetan, Thee Oh Seesen ohiko bira kideak izaten dira eta ezagun askoak dira eskaintzen dituzten zuzeneko basatiengatik.

                                   THE BLIND SHAKE 
Originarios de Minneapolis, cuna de bandas tan apoteósicas como Babes In Toyland, Dillinger Four o los mismísimos Hüsker Dü, este trío de psych-surf es simplemente bestial: actitud bestial, batería bestial (podría competir por la medalla olímpica, si existiera la categoría)… Recuerda inexorablemente a ese momento en que nuestros tímpanos perdieron la virginidad con bandas como MC5.
Más de 10 años dando lecciones dentro y fuera del escenario posicionan a esta banda como uno de los referentes más notables de la escena “minimal punk-surfera” made in USA.
"The Blind Shake son a la vez espaciales, futuristas y primitivos, y brutales: una especie de fiesta surf-punk minimalista con aires extraterrestres en el patio interior. Un guitarra, un guitarra barítono, una enorme carga de reverb, y un batería que merece una medalla Olímpica." - SF Weekly.
 Liderada por los hermanos Jim y Mike Blaha, junto a su amigo Dave Roper a la batería, este trío ha sido uno de los pilares del underground americano durante muchos años. Tras seis discos, innumerables singlesy colaboraciones con instituciones como Michael Yonkers y John Reis (RFTC, Hot Snakes...) , la banda sigue haciendo temazo tras temazo y forjando un camino que ya quisieran muchos.
En USA son compañeros habituales de Thee Oh Sees en todas sus giras y son bien conocidos por sus salvajes directos. 

 THE LOOKERS: Izpiritua da funtsezkoena

The Lookers Ziburuko (Lapurdi) hirukote gaztea da, baina mugatik hurbil dagoen Donostiako biztanleak direla ematen du. Nerabezaro bizi batean trabaturik, rock’n’rollik onenak ematen duen izpiritu gazte eta bizkorra zabaltzen dute, kemena eta indarra oinarri dituena, apaindurarik gabe adierazten dena, arima dotoreki zikintzeko.  
Hirukote izanik, ulertzekoa da Nicolas Caumont ahots eta baxu-jotzaileak, Mikel Toyos gitarristak eta Charlie Hollocou bateria-jotzaileak hain soinu trinko eta aldi berean hedakorra izatea, musika basati eta pozoigarri honen historiaren lurpetik jaurti berri balira bezala.
Orain dela urtebete ikusi nituen Donostiako Bukowskin --«Lost in San Sebastián» entzuten den bakoitzean akordatzen naiz— eta jada ordurako, etorkizun oparoa sumatzen zitzaien. Haien lehen elepea entzuten ari naiz, Berta Garciaren zuri-beltzezko marrazki- diseinuan bildurik, eta nire kintako beste gazte basati batzuen balentriak gogoratu ditut, Undertones irlandarrenak edo Les Dogs frantziarrenak, konparazio baterako.
Nire kontua da, adinaren ajeak, izan ere, haiek ez diete garaiei edo halako ergelkeriei kasurik egiten, berdin maite dituzte Flamin’ Groovies nahiz Ty Seggall, eta ederki egiten dute.   
Lehenago Never Had Control 10 hazbetekoa argitaratu zuten eta bertako kantu nagusia, Marcos Garciak eta Mikel Insaustik zuzenduriko bildumazale obsesibo bati buruzko  Vyniland filmean agertu zen, haiek zuzenean jotzen ari zirela. Hain zuzen ere, Nico eta Mikel dira Marcos Garciaren “El XVI sueño de un artista” film berriko protagonistak.

Eta orain ---dinbi eta danba...!--- hamahiru abesti berriek Bidasoaren bi aldeetako gertakari rokanrolzale freskoenetako bat bihurtuko dute hirukotea. Lehenbiziko «On Your Side (I Do)»-ren indarrak «Four Walls»-en punk errabiara egiten du jauzi, eta hortik, «Uniform» bihurriaren baxu sarrera burrunbatsura.  «Cousin Christine»-ek garage estiloko klasikoen arrastoa dauka; «Can’t Deny»-rekin zaleen erantzuna galdegiten duen himnora hurbiltzen dira; eta orekatzeko, «Spiders on your Belly» balada gazi-gozo iradokitzailea. Finitzeko, «Waiting (In My Car)» alaia, eta orratza berriz lehenbiziko kantuaren arrastora irristatzea beste erremediorik ez! 

Orain arte, Ziburu Maurice Ravel musikari ospetsuaren sorterri moduan zen ezaguna. Utz ditzagun bolero maltzurrak alde batera, ados? Zangoak makotu, zorroa sartu eta giharrak tinkatzeko tenorea da. Biharamunik ez balitz bezala, saltoka hasteko tenorea. 
Salut, mes enfants du rock!

Ignacio Julià


THE LOOKERS:El espíritu es lo que cuenta

Son The Lookers un joven trío de Ziburu, en el País Vasco francés, pero como si fuesen vecinos de Donosti, a un paso de la frontera. Retenidos en una vigorosa adolescencia, desprenden el espíritu juvenil y vertiginoso que imprime el mejor rock’n’roll, ese que se fundamenta en el coraje y la energía, que no necesita de adornos para decir la suya, para ensuciarte guapamente el alma. Siendo un trío, se entiende que Nicolas Caumont (voz y bajo), Mikel Toyos (guitarra) y Charlie Hollocou (batería) suenen reconcentrados y al tiempo expansivos, como recién escupidos del subterráneo de la historia de esta música feroz e intoxicante. Les vi hace un año sobre el escenario del Bukowski donostiarra —lo recuerdo cada vez que suena su «Lost in San Sebastián»— y ya exudaban promesa de futuro. 
Escucho su primer elepé, envuelto en abigarrado diseño de Berta García, y rememoro las hazañas de otros jóvenes indómitos de mi quinta, sean los irlandeses Undertones o sus compatriotas Les Dogs. Es cosa mía, achaques de la edad, pues ellos no se atienen a épocas ni a chorradas, aman por igual a Flamin’ Groovies que a Ty Segall, y hacen bien. Antes editaron el diez pulgadas Never Had Control, cuyo tema titular aparecía en la película sobre un coleccionista obsesivo Vinyland, de Marcos García y Mikel Insausti, en la que aparecen tocando (Nico y Mikel son los protagonistas del nuevo filme de Marcos García, El XVI sueño de un artista). 
Y ahora —¡bang, bang, bang…!— estos trece nuevos temas les señalan como uno de los fenómenos rocanroleros más frescos a ambas orillas del Bidasoa. El ímpetu de la inicial «On Your Side (I Do)» salta hasta el encono punki de la guitarra en «Four Walls», y de ahí a la retumbante entrada de bajo en la rebelde «Uniform». «Cousin Christine» tiene la impronta de los clásicos garajeros; rozan el himno que exige la respuesta del público con «Can’t Deny»; y entregan balada agridulce para equilibrar, la sugerente «Spiders on your Belly». Se despiden ufanos con «Waiting (In My Car)» y no queda otra que volver a deslizar la aguja sobre el primer surco. 
Hasta la fecha, Ziburu era conocida como lugar de nacimiento del insigne músico Maurice Ravel. Dejémonos de insidiosos boleros, ¿vale?. Es hora de arquear las piernas, meter barriga y tensar musculatura. Hora de ponerse a brincar como si no hubiese mañana. Salut, mes enfants du rock!

Ignacio Julià
 
volver